Epaimahaiari jakinarazi diote
'Donostia 2016' hautagaitza 'baldintzarik gabe' babestuko du Bilduk
Erredakzioa
2016an Europako kultura hiriburua zein izango den erabakiko duen epaimahaiarekin elkartuko da arratsaldean Bildu. Hilaren 22ko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan zen Donostian.
2016an Europako kultura hiriburua zein izango den erabakiko duen epaimahaia Donostian da, hautagaitzaren proiektua bertatik bertara ezagutzeko; bisitan zehar, proiektua ''''baldintzarik gabe'''' babestuko duela jakinarazi die Bilduk epaimahaiko kideei. Hilaren 22ko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan zen Bildu Donostian.
Goizez Donostiako udaletxean izan dira epaimahaiko kideak, proiektuaren aurkezpenean. Batzar horretan Bilduko kideak ere izan dira, eta hautagaitza ''''baldintzarik gabe'''' babestuko dutela jakinarazi diete bertan.
Arratsaldez Bilduko ordezkariekin batzartzeko asmoa agertu dute epaimahaiko kideek, eta, bilera horretan ere, Donostia 2016 proiektua babesteko asmoa jakinaraziko dietela aurreratu dute Bilduko ordezkariek.