Dantza
ACT Jaialdia Guggenheim Bilbao museora iritsiko da gaur
Erredakzioa
Dantzine sailaren baitan antolatutako bideo-dantza emanaldi bat egingo dute Zero Espazioan.
Bilboko ACT Jaialdiak bideo-dantza emanaldi bat antolatuko du gaur Guggenheim Bilbao museoan. Dantzine sailaren baitan, Cinedans jaialdian eskainitako lan onenak ikusi ahal izango dira bertan.
Janine Dijkmeijer Cinedans jaialdiko zuzendariak 12:00etan egingo du eskainiko diren lanen aurkezpena.13:00etatik aurrera egingo den emanaldi horretan, Erresuma Batua, Kanada, Frantzia eta Norvegia herrialdeetako lanak ikusi ahal izango dira.
Gainera, 16:00ak eta 17:00ak bitartean, Pint Taken lanaren proiekzioa egingo dute. Holandako bideo-dantza bilduma hau sormen prozesuaren azalpen batekin batera eskainiko dute.
Bi proiekzio hauek bigarren emanaldi bat izango dute 17:00etatik 19:00etara.
Sarrerak 4 eurotan jarriko dituzte salgai; 2 eurotan, Museoaren Lagunentzat.