Mintegia
Joxe Azurmendiren pentsamendua, mintegi batean aztergai Donostian
Agentziak | Erredakzioa
'Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' ‘Jakin’ek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute, eta sarrera doakoa da.
San Telmo Donostiako museoak 'Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' Joxe Azurmendi (Zegama, 1941) pentsalariari eskainitako mintegia hartuko du asteazkenetik, abenduak 11, ostiralera, Jakin aldizkariak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.
Topaketa 15:30ean irekiko dute Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Nekane Balluerka EHUko errektoreak, Pedro Miguel Etxenike fisikariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Miren Azkarate euskaltzain eta politikariak, Joseba Zulaika antropologoak eta Lorea Agirre Jakin-en zuzendariak.
Ostegunean, hiru aretotan banatuko dute kongresua, Azurmendiren pentsamenduaren ertz ezberdinei helduta, eta ostiralean Areto Nagusiak egingo dituzte berriz goizeko saioak. Arratsaldean, Aginako zero bat ikuskizuna taularatuko dute Manex Agirrek, Jon Aranburuk, Marco Bianchik eta Gaiza Amondarainek San Telmo elizan
Guztira, 50 hizlarik hartuko dute parte mintegian, 41 liburu eta 500 artikulu baino gehiago idatzi dituen pentsalari eta filosofoaren alderdi ezberdinei begiratuta.