Kulturaren Europako Hiriburua
'Donostia 2016' hautagaitza babestuko du Eusko Jaurlaritzak
Erredakzioa
Donostiako hautagaitzari babesa erakusteko, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat Madrilen izango da datorren astean, 2016ko Kulturaren Europako Hiriburuaren azken aukeraketan.
Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat Madrilen izango da astelehen honetan, ekainaren 27an, 2016ko Kulturaren Europako Hiriburuaren azken aukeraketan ''Donostia 2016'' hautagaitzari babesa eskaintzeko asmoz.
Blanca Urgell Kultura sailburua izango da Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza honen burua. Gainera, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari orokorra eta Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere izango dira bertan.
Donostiako hautagaitzaren ordezkariek proiektua defendatuko dute astelehen honetan, ekainaren 27an, Madrilen, nazioarteko epaimahai baten aurrean. Sei hirietatik bata izango da 2016ko Kulturaren Europako Hiriburua eta garailearen izena asteartean, ekainaren 28an, emango dute jakitera.