Itxi

Izendapenak sortutako polemika

Lopez: 'Ezin dut onartu Donostiaren aurkako eraso hau'

Erredakzioa

Kritikak ''estimatzen'' dituen kideengandik baldin badatoz ere, lehendakariak esan du ezin duela onartu ''oso ondo planteatuta'' dagoen proiektu baten aurkako ''bidegabeko eraso hau''.

Patxi Lopez ''''atsekabetuta'''' agertu da Donostia 2016ko Kultur Hiriburu izendatzeak eragin duen polemikarengatik. Lehendakariak esan du ezin duela onartu ''''irabazteko sobera arrazoi zituen'''' proiektu baten aurkako ''''bidegabeko eraso hau''''.

Hainbat politikarik eta alkatek egindako kritiken inguruan mintzatu da Patxi Lopez bere blogean, tartean Juan Alberto Belloch Zaragozako alkateak izendapenaren aurka egin dituen adierazpenen inguruan.

Hasieran polemikan sartzeko asmorik ez zuela idatzi du, ''''momentuko beroaldiaren ondorioz sortutako'''' egoera zela uste zuelako. Baina, ''''behera baino, tentsioa gora egiten ari dela ikusita'''', esku hartzeko beharra ikusi du lehendakariak

''''Donostiaren izendapenari aipua kentzea profesional handi batzuen lanari entzutea kentzea da'''', esan du. ''''Inork ez bezala proiektua bultzatu zuen Odon Elorzari eta gure liskar politikoekin zerikusirik ez duen eta erabakia hartu duen nazioarteko epaimahaiari aipua kentzea da'''', azaldu du.

Kritikak ''''estimatzen'''' dituen kideengandik baldin badatoz ere, lehendakariak uste du ezin duela onartu ''''oso ondo planteatuta'''' dagoen proiektu baten aurkako ''''bidegabeko eraso hau''''.

Lopezek gaineratu du Donostiak izendapena merezita irabazi duela, eta ez ''''orain iradokitzen ari diren arrazoi politikoengatik''''. ''''Izendapena, aurreko Gobernuak irabazi izan balu, bidezkoagoa izango litzateke?'''', galdetu dio bere buruari. ''''Hori bai izango litzatekeela politika izendapen prozesu honetan sartzea'''', esan du.

Lopezek gogoratu du maiatzean berak pertsonalki defendatu zuela proiektua, eta, aurreratu du, Eusko Jaurlaritzak Donostiako proiektua defendatzen jarraituko duela, ''''are indar handiagoz''''.

Albisteak (5)