Europako Kultur Hiriburu
'Donostiako izendapena epaimahai independiente batek hartu du'
Erredakzioa
Rubalcabaren hitzetan, epaimahaiaren erabakia ezagutzera itxaron behar da. "Donostiako hautaketa lehiaketaren irizpideen araberakoa" izan dela eta ez dela "beste arrazoirik egon" esan du.
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako lehen presidenteordeak Donostia Europako Kultur Hiriburua hautatu duen epaimahaiaren erabateko independentzia nabarmendu du, eta Odon Elorza alkate ohiari dagokion proiektua babestu du.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Rubalcabak esan du "epaimahaia adostuta dagoela, Europako erakundeen gehiengoarekin eta erabat profesionala" dela. Ildo horretan, Gobernuak epaimahaia ez duela erabaki gaineratu du.
Rubalcabaren esanetan, epaimahaiaren erabakia ezagutzera itxaron behar da, eta "Donostiako hautaketa lehiaketaren irizpideen araberakoa" izan dela eta ez dela "beste arrazoirik egon" esan du.
Gobernuak epaimahaiaren erabakia bertan behera uzteko aukeraren harira, Rubalcabak esan du ez duela uzte "hori gertatuko denik"; izan ere, erabakia epaimahai independiente batek hartu du.
Hala ere, erabakia ezagutu arte itxaron behar dela esan du, eta erabaki hori "lehiaketaren oinarriekin bat datorrela" gaineratu du.