Itxi

Epaiketa

Iruña-Veleiako langile ohiak: "Piezak garbitu ostean azaltzen ziren beti grafitoak"

eitb.eus

Indusketan hiru pieza agertu ziren, eta haiek "garbitu ondoren ezohiko" grafitoak azaldu ziren, Raul Sanchez arkeologoak azaldu duenez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iruña-Veleian "piezak garbitu ostean azaltzen ziren beti ez ohiko grafitoak", azaldu zuten arkeologia-aztarnategiko langile ohiek epaiketaren osteguneko saioan.

Hala berresten ari dira bata bestearen atzetik Lurmen enpresarentzat tarteka lan egiten zuten arkeologoak. "Harrituta" zeudela esateaz gain, Raul Sanchez arkeologoak xehetasunak eman ditu epaiketaren laugarren saioan.

Hala, pieza jakin batean norbaitek zerbait idatzi ote zuen galderari "baiezko biribila" erantzun dio.

Indusketan hiru pieza agertu ziren, eta haiek "garbitu ondoren ezohiko" grafitoak azaldu ziren, Sanchezek salatu zuenez. Arkeologoaren ahotan, orduan hasi zen susmoak izaten, piezak agertu ziren geruza aztertu zuenean, "manipulatutako bat" aurkitu zuelako. Aurkikuntzak bere susmoak baieztatu zituen, erantsi zuenez.

Era berean, Xabier Reparaz arkeologoak antzeko gertakaria kontatu zuen osteguneko saioan. Zeramika pieza nahiko handi baten berri eman zuen epaiketan. Gertatutakoaren zalantzarik ez duela azpimarratu zuen arkeologoak.

Azkenik, piezak ateratzen ziren unean grafitoak ez ikustea "oso zaila" zela nabarmendu zuen Carlos Arias aztarnategiko langile ohiak.

 

Albisteak (6)

Bideoak (1)