Itxi

Bilduren erabakia da

Berri Txarrak eta Su Ta Gar, Melocos eta Mala Rodriguezen ordez

Erredakzioa

Donostia Kulturak agiri batean jakinarazi duenez, "euskal kultura sustatu" nahi dute Donostiako "Aste Nagusiko antzeztoki ospetsuenean".

Melocos eta La Mala Rodriguez Andaluziako pop-rock taldeak Berri Txarrak eta Su Ta Gar talde euskaldunengatik ordezkatuko ditu Bilduk. Cadizeko Melocosen eta Jerezeko La Mala Rodriguezen kontzertuak Donostiako Aste Nagusian izan behar ziren, Sagueseko kontzertuen programazioaren barruan.

Donostia Kulturak agiri batean jakinarazi duenez, "euskal kultura sustatu" nahi dute Donostiako "Aste Nagusiko antzeztoki ospetsuenean".

Ildo horretan, "bi talde euskaldun sartzeko aukera" ikusi du Udalak; izan ere, aipatutako taldeek ez zuten oraindik kontratua sinatua Udalarekin".

Andaluziako taldeen parte hartzea joan den ekainaren 10ean iragarri zuen Denis Itxaso Kultura zinegotzi ohiak. Orduan prentsaurrekoan aurkeztu zituen Sagueseko kontzertuak. Marta Sanchez izango da abuztuaren 13an Aste Nagusiko kontzertuak zabaltzen.

Halaber, Muchachito Bombo Infierno, Melendi, Def con Dos eta Celtas Cortos izango dira kontzertuan, The Billie Jeans, Esne Beltza eta Zea Mays euskaldunekin batera.

Melocosek bere azken lana aurkeztu behar zuen Donostian, abuztuaren 14an, eta horren ordez, Berri Txarrak taldea izango da.

Abuztuaren 17an La Mala Rodriguezek jo behar zuen, eta horren ordez, Su Ta Gar izango da.