Itxi

Iruña-Veleia

Lurmenek Iruña-Veleiako aurkikuntzetan interes ekonomikorik ez zuela esan dute

Radio Vitoria

Leer en Castellano

Iruña-Veleia auziko epaiketaren bosgarren saioa egin dute ostiralean, otsailak 7. Iker Filloyk deklaratu du, Eliseo Gil auzipetu nagusiaren bazkidearen neba.

Defentsak deituta, Iker Filloyk, Eliseo Gil auzipetu nagusiaren bazkidearen nebak, deklaratu du gaur Iruña-Veleiako grafito ustez faltsutuen epaiketan.

Filloy kontu ekonomikoak kudeatzen zituen Lurmenen, aztarnategia kudeatzen zuen enpresan, eta azpimarratu du Lurmenek ez zuela interes ekonomikorik aurkikuntza arkeologikoak egiteko.

Enpresak Eusko Trenekin zuen akordioak ez zuen aurkikuntzak egitea exijitzen.

Albisteak (3)