Donostia, Kultura Hiriburua
Kordobak 'kutsatuta' egotea leporatu dio epaimahaiko kideetako bati
Erredakzioa
Kordobako alkateak eskutitz anonimo bat jaso du. Ustez, Cristina Ortega Donostia kultur hiriburu izendatu zuen epaimahaiko kidearen jarrera zalantzan jartzen duen informazioa biltzen duidatziak.
Jose Antonio Nieto (PP) Kordobako alkateak eskutitz anonimo bat jaso du, ustez Donostiak Europako kultur hiriburu gisa jaso berri duen izendapena ''''kutsatuta'''' dagoela agerian uzten duen dokumentazioarekin. Epaimahaiko kideetako batek Donostiako hautagaitzari hainbat gomendio egin zizkiola uzten dute, ustez, dokumentu horiek agerian.
Nietok ostegun honetan prentsaurrekoan azaldu duenez, joan den uztailaren 11n igorle zehatzik gabeko gutun-azala jaso zuen, Frantziako zigilu-markarekin. Bertan hainbat artxibo biltzen zituen CD bat aurkitu zuen.
Dokumentu horien egiazkotasuna frogatzen badute, Cristina Ortega Nuere Donostia 2016ko kultur hiriburu izendatu zuen epaimahaiko kideetako baten jarrera zalantzan jarriko dute, Nietoren ustez. Epaimahaia osatu zuten 13 kideetako bat eta Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da Cristina Ortega Nuere.
2010eko azaroaren 3ko data dute ''''Cristina_Propu1'''' eta ''''Cristina_Propu2'''' izeneko artxiboek, eta ''''C.Ortega'''' izena ageri dute autore gisa. Kordobako alkatearen ustez, Cristina Ortega Nuere da egilea.
Artxibo horietan Donostiako hautagaitza hobetzeko hainbat gomendio ageri dira; Deustuko Unibertsitateak proiektuan parte hartzeko proposamena jasotzen du, adibidez. Handik lau hilabetera Deustuko Unibertsitateak akordioa sinatu zuen Donostia 2016 hautagaitzarekin, Gipuzkoako hiriburuko proiektua babesteko.
''''Cristina_Propu2'''' izeneko dokumentuan, aldiz, Donostiako hautagaitzaren aurkezpen eskemari egindako hainbat zuzenketa ageri dira, gorriz. ''''C.Ortega'''' ageri da artxibo horren egile gisa, eta ''''Y_Lazaro'''' erabiltzaileak&' || 'nbsp; gorde izana bezala agertzen da. Kordobako alkatearen ustez, Yolanda Lazaro Fernando izan liteke azken hau, Donostiako proiektuan laguntzen duen Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Bestalde, ingelesezko artxibo bat ere badago CDan. Bertan, 2016ko Europako Kultur Hiriburua izendatzeko arauak biltzen dira, eta ''''Pacaud.ja'''' da dokumentu horren egilea. Nietoren ustez, Jacqueline Pacaud izan liteke, hautaketa prozesua zuzentzen duen Europar Batzordeko arduraduna.
Nietok egoera honen aurrean esan duenez, Cristina Ortega zergatik izendatu zuen epaimahaiko kide galdetuko dio Angeles Gonzalez Sinde Kultura ministroari, Kultur Ministerioak proposatuta izan baitzen epaimahaiko kide Ortega.
Jacqueline Pacaudi ere kexa igorriko dio, alkatearen ustez litekeena baita hautaketa prozesua ''''kutsatuta'''' egotea.
Ez du baieztatu nahi izan Udalak izendapenari errekurtsoa jarriko dion ala ez, baina, bere ustez, zantzuak baieztatuko balira, Kultura Ministerioak hautaketa berria egin beharko luke.