Itxi

EITB Kultura 60

EITB Kultura 60: Gasteizko Jazzaldia

Erredakzioa

Gasteizko Jazzaldiari buruzko programa berezia egin dute EITB Kultura 60 saioan.

Urteetan Arabako Jazzaldia izen handiak ekartzeagatik bereiztu da,mundu mailan momentuko musikari ezagunak eta jazzaren historian izen eta ospe haundia dutenak osatu dute Gasteizko jaialdiaren egitaraua.

''Star'' edo izarren atalaren azpian, programa arduradunen irizpide eta arrazoiak egon ohi dira beti , nahiz eta batzuetan ez egon oso agerian, aurtengo kontzertu eta emanaldietan New Orleans hiriko tradizioak leku berezia izango du. Horretarako Dixie eta Gospel estiloekin batera atal nagusi hau osatzeko hango musikari haundi eta bikainak gonbidatu dituzte.

New Orleansen sortu zen musika mota hau baina gaur egun jazza mundu osoan egiten da, lekuan lekuko eranskinekin jakina. Hori gainera egitarauean argi ikusi daiteke eta horren adibide dira Ameriketatik datorren musikarien enbaxada bikaina.

Euskal musikariek ere badute lekua programazioan, aipatuko dugu ''Guere'' gasteiztarra eta Baionako Michel Portal , haizezko tresnak jotzen maisua dena, jazzaldiak bultzatzen duen ''Konexioa'' egitasmoan egon dira.

Azken urteeetan Gasteizko Jazzaldiak omenaldi bereziak antolatu ditu eta aurten Miles Davis gogoan hartu dute Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller batu dituen emanaldian.

Bideoak (1)