COVID-19
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko liburutegi digitala ireki du herritar guztientzat
Agentziak | Erredakzioa
Euskadiko irakurketa publikoko sareko bazkideak direnak eta ez direnak, eta "eLiburutegia"n sartzeko pasahitzik ez dutenek eskatu ahal izango dute.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak helbide elektroniko bat ezarri du aldi baterako, herritarrek Espainiako liburutegi digital handienean sartzeko aukera izan dezaten; izan ere, Euskadiko liburutegi publikoek aurrez aurreko zerbitzuak eten dituzte, koronabirusaren pandemia dela eta.
liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidearen bidez, eLiburutegian sartzeko pasahitzik ez dutenek eta Euskadiko irakurketa publikoko sareko bazkideek eskatzeko aukera izango dute, eta sareko zein liburutegiko bazkide ez direnek ere eskatu ahal izango dute, egoera normalizatu arte.
Orain arte euskarri digital horretara sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eskatzeko tramitea aurrez aurre egin behar zen liburutegi batean, baina orain etxetik atera gabe egin ahal izango da, Internet bidez.
Guztira 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiago eskura daitezke. eLiburutegian pertsona bakoitzak hilean lau liburu irakurtzeko eta astero bi film ikusteko aukera du.
Liburutegi digitalaren zerbitzua 2014ko azaroan jarri zen martxan, eta urtez urte hazten doa. Iaz 68.981 mailegu egin ziren 43.000 erabiltzaileen artean.