46. edizioa
Abenduaren 4tik 8ra izango da aurten Durangoko Azoka
Erredakzioa
Argitaletxe eta diskoetxeek irailaren 30era arte eman dezakete izena 46. edizioan.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduaren 4tik 8ra izango da: igandetik ostegunera, hain zuzen ere. 46. edizioa izango da eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena emateko epea zabaldu dute. Aurreko urteetan parte hartu duten argitaletxe, diskoetxe, elkarte eta erakundeek aurtengo edizioan parte hartzeko eskaria egin dezakete.
Lehenengoz parte hartu nahi dutenek ere, partehartze erregistroa egin dezakete. Irailaren 30era arte egongo da horretarako denbora.