Itxi

Zigorra

6.000 euroko isuna jarri diote John Gallianori, irain antisemitengatik

Erredakzioa

Ez du isuna ordaindu behar izango, berriro horrelakorik egiten ez badu. Pariseko taberna batean egin zituen diseinatzaileak irainak, eta, ondorioz, Dior etxetik kaleratu zuten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pariseko Auzitegi Korrekzionalak 6.000 euroko isuna jarri dio John Gallianori, irain arrazista eta antisemitak egiteagatik.

2010eko urrian eta 2011ko otsailean Pariseko jatetxe batean botatako irain antisemitengatik epaitu dute Britainia Handiko diseinatzaile eta Christian Dior moda etxeko sorkuntza zuzendari ohia. Liskar hauen ondorioz, Dior etxetik kaleratu zuten Galliano.

Lehenengo irainengatik 2.000 euroko isuna jarri diote, eta bigarren sesioagatik, berriz, 4.000 eurokoa. Epaituak ez ditu bi isunak ordaindu behar izango, bost urtean zehar berriro horrelakorik egiten ez badu.

Gainera, euro bana ordaindu beharko dio, kalte eta interesengatik, iraindu zituen hiru biktimetako bakoitzari eta arrazismoaren aurkako bost elkarteri.

Ekainaren 22an izan zen epaiketa, eta, bertan, estilistak barkamena eskatu zuen aurpegiratzen zitzaion guztiagatik. Gainera, alkoholaren eta pilulen eraginpean zegoela onartu zuen, eta horrenbestez egindako hainbat gauzarekin ez zela gogoratzen esan zuen.

Joan den otsailean, 'The Sun' egunkari britainiarrak liskarretako baten bideoa argitaratu zuen, Interneten, eta irudi horietan diseinatzailea Hitler goraipatzen ikus daiteke. Horren ondorioz, Dior etxetik bota zuten Galliano, ''bere jokaeraren eta adierazpenen izaera higuingarriagatik”.

Diseinatzaileak kamerak eta kazetariak saihestu nahi izan ditu, eta ez da Justizia Jauregira joan ostegun honetan.

Albisteak (7)

Bideoak (1)