Kimuak 2020
72 laburmetrai aurkeztu dira Kimuak 2020 aukeraketa programara
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kimuak 2020 ediziora pasa den urtean baino zazpi film labur gehiago aurkeztu dira. Emaitzak uztailaren 13an argitaratuko dira.
72 film labur aurkeztu dira aurten Kimuak 2020 euskal laburmetraien ekoizpen eta banaketa programara, 2019an baino zazpi gehiago. Izen-emateko epea pasa den asteartean, ekainak 30ean itxi zen, eta Etxepare Euskal Institutuaren arabera, emaitzak uztailaren 13an emango dira.
Zinema eta ikus-entzunen industrian adituek osatuko dute Kimuak programaren 23. Edizioa. Aditu horien artean Michèle Driguez, Montpellierko (Frantzia) Zinema Mediterraneoaren Nazioarteko Festibalean laburmetraien aukeraketa arduraduna; eta Alfonso López, Donostia Kulturako Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinema taldeko kidea.
Horrez gain, aukeraketa komite horretan arituko dira baita ere Dora Martí, Kulturako Valentziako Institutuan ikus-entzunezko sustapenaren era Curts Comunitat Valenciana katalogoaren arduraduna; José Luis Rebordinos, Donostiako Zine Festibalaren zuzendaria; eta Nekane E. Zubiaur Gorozika, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle eta ikerlaria.