#BilbaoUda2020
150 aisialdi eta kultura ekintza baino gehiago #BilbaoUda2020 programan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko auzoetan 64 jarduera baino gehiago eskainiko dituzte bertako 18 konpainiak. Doakoak izango dira guztiak, eta aforo mugatua izango dute.
#BilbaoUda2020 programak bertako artista eta antzerki konpainien alde egingo du uda honetan hiriko auzo ezberdinetan.
Hori dela eta, antolatu diren show guztietan auzoa bera izango da protagonista. Horrekin batera, bizilagunen eta artisten arteko lotura sustatuko duen ardatza ere izango da, artistek hiriko distritu guztiak bisitatuko baitituzte euren kultur proposamak aurkezteko.
Hala, datozen asteetan zehar #BilbaoUda2020 programan parte hartuko duten 18 konpainiek auzo bakoitzeko bi eremu egonkorretan emango dituzte ikuskizunak. Guztira 64 emankizun izango dira, uztailaren 6an hasi eta abuztuaren 27ra arte. Kaleko Antzerkiak pisu handia izango du programa horretan, Gag Street Boys, Goitibera, Intujai Teatro, Hortzmuga Teatroa, Trapu Zaharra eta Markeliñe konpainien ikuskizunekin. Zirkua ere garrantzitsua izango da Malas Compañías Zirko Taldea, The Funes Troup eta Hutsun taldeen eskutik. Magia ikuskizunek aho zabalik utziko dituzte etxeko txikienak, Tor Magoa eta D’Albeniz artistei esker. Eta amaitzeko, familia guztiarentzako musika ikuskizunak izango dira Eidabe, Panpotx Kultura Taldea eta Trakamatraka taldeen eskutik. Pailazoak ez dira faltako, Monda Lironda Pailazoak arituko baitira barreak eragiten.
Ikuskizun guztiak doakoak izango dira, aforoa bete arte sartu ahalko da horiek ikustera, eta bi ordutegitan egiteko programatu dituzte: goizetan, 12:00etan, eta arratsaldeetan, 19:30ean. Emankizunak Bilboko hainbat parke eta plazatan izango dira ikusgai:
DEUSTU
- Sarrikoko parkea
· Uztailak 6an, 12:00. ‘Amarru’, Tor Magoa
· Uztailak 20, 12:00. ‘Yijaaa!!!’, Goitibera
· Abuztuak 3, 12:00. ‘Eight + Cajita de música’, Nerea Martínez + Ana Capilla
· Abuztuak 17, 12:00. ‘Jule’, Hortzmuga Teatroa
- Botika Zaharreko parkea
· Uztailak 13, 19:30. ‘Yes, we art!’, Gag Street Boys
· Uztailak 27, 19:30. ‘Turistreando’, Trapu Zaharra
· Abuztuak 10, 19:30. ‘Barbecho urbano', Natxo Montero_Danza
· Abuztuak 24, 19:30. ‘Aukerak’, The Funes Troup
URIBARRI
- Iturriondo Plaza (Zurbaranbarri)
· Uztailak 7, 12:00. ‘Aukerak’, The Funes Troup
· Uztailak 21, 12:00. ‘Matraka ma non tropo’, Trakamatraka
· Abuztuak 4, 12:00. ‘Prozak’, Malas Compañías Zirko Taldea
· Abuztuak 18, 12:00. ‘Kattalinen bidaia’, Panpotx Kultur Elkartea
- Uzturre Plaza (Matiko)
· Uztailak 17, 19:30. ‘Gora Kasete!’, Eidabe
· Uztailak 28, 19:30. ‘Jule’, Hortzmuga Teatroa
· Abuztuak 11, 19:30. ‘Yijaaa!!!’, Goitibera
· Abuztuak 25, 19:30. ‘Urbasa’, Hutsun + Ortzi
TXURDINAGA- OTXARKOAGA
- Kepa Enbeita plaza (Zizeruena 30)
· Uztailak 6, 19:30. ‘Yes, we art!’, Gag Street Boys
- Europa parkea (Txurdinaga)
· Uztailak 13, 12:00. ‘Aukerak’, The Funes Troup
· Uztailak 27, 12:00. ‘Yijaaa!!!’, Goitibera
· Abuztuak 10, 12:00. ‘Desioak’, Monda Lironda Pailazoak
· Abuztuak 24, 12:00. ‘Matraka ma non tropo’, Trakamatraka
- Ugarte plaza (Otxarkoaga)
· Uztailak 20, 19:30. ‘Turistreando’, Trapu Zaharra
· Abuztuak 3, 19:30. ‘Barbecho urbano', Natxo Montero_Danza
· Abuztuak 7, 19:30. ‘Kattalinen bidaia’, Panpotx Kultur Elkartea
BEGOÑA
- Sagarminaga, 10
· Uztailak 8, 12:00. ‘Eight + Cajita de música’. Nerea Martínez + Ana Capilla
- Basarrate (Santutxu)
· Uztailak 15, 19:30. ‘Urbasa’, Hutsun + Ortzi
· Uztailak 20, 19:30. ‘Aukerak’, The Funes Troup
- Karmelo plaza (Santutxu)
· Abuztuak 12, 19:30. ‘Alde hemendik!’, Intujai Teatro
· Abuztuak 29, 19:30. ‘Jule’, Hortzmuga Teatroa
- Begoñako baselizaren atzeko parkea
· Uztailak 22, 12:00. ‘Amarru’, Tor Magoa
· Abuztuak 5, 12:00. ‘Barbecho urbano', Natxo Montero_Danza
· Abuztuak 19, 12:00. ‘Prozak’, Malas Compañías Zirko Taldea
IBAIONDO
- Tren-geltokiaren plaza (Miribilla)
· Uztailak 9, 12:00. ‘Gora Kasete!’, Eidabe
- Gernikako Lorategiaren etorbidea (Miribilla)
· Uztailak 23, 12:00. ‘Matraka ma non tropo’, Trakamatraka
· Abuztuak 6, 12:00. ‘Yijaaa!!!’, Goitibera
· Abuztuak 20, 12:00. ‘Boom clap, Magia gara!’, D’Albeniz
- Arriaga plaza (Zazpikaleak)
· Uztailak 16, 19:30. ‘Turistreando’, Trapu Zaharra
· Uztailak 30, 19:30. ‘Gelajauziak’, Kukai Dantza Konpainia
· Abuztuak 13, 19:30. ‘Jule’, Hortzmuga Teatroa
· Abuztuak 27, 19:30. ‘Prozak’, Malas Compañías Zirko Taldea
ABANDO
- Guggenheim Bilbao Museoaren inguruan
· Uztailak 7, 19:30. ‘Gelajauziak’, Kukai Dantza Konpainia
- Casilda Iturrizar parkea
· Uztailak 17, 12:00. ‘Yijaaa!!!’, Goitibera
· Uztailak 28, 12:00. ‘Aukerak’, The Funes Troup
· Abuztuak 11, 12:00. ‘Jule’, Hortzmuga Teatroa
· Abuztuak 25, 12:00. ‘Urbasa’, Hutsun eta Ortzi
- Indautxu plaza
· Uztailak 21, 19:30. ‘Gora kasete!’, Eidabe
· Abuztuak 4, 19:30. ‘Boom clap, Magia gara!’, D’Albeniz
· Abuztuak 18, 19:30. ‘Matraka ma non tropo’, Trakamatraka
ERREKALDE
- Uretamendi plaza
· Uztailak 8, 19:30. ‘Aire hemendik’, Intujai Teatro
- Kirikiño plaza
· Uztailak 15, 12:00. ‘Amarru’, Tor Magoa
· Uztailak 29, 12:00. ‘Matraka ma non tropo’, Trakamatraka
· Abuztuak 9, 12:00. ‘Gora Kasete!’, Eidabe
· Abuztuak 12, 12:00. ‘Boom clap, magia gara!’, D’Albeniz
- Errekalde plaza
· Uztailak 22, 19:30. ‘Urbasa’, Hutsun + Ortzi
· Abuztuak 5, 19:30. ‘Prozak’, Malas Compañías Zirko Taldea
· Abuztuak 19, 19:30. ‘Gelajauziak’, Kukai Dantza Konpainia
BASURTO- ZORROTZA
- Sabino Arana, 50
· Uztailak 9, 19:30. ‘Prozak’, Malas Compañías Zirko Taldea
· Uztailak 23, 19:30. ‘Jule’, Hortzmuga Teatroa
· Abuztuak 13, 12:00. ‘Aire hemendik’, Intujai Teatro
· Abuztuak 27, 12:00. ‘Matraka ma non tropo’, Trakamatraka
- Ferialen plaza (Zorrotza)
· Uztailak 17, 12:00. ‘Kattalinen bidaia’, Panpotx Kultur Elkartea
· Uztailak 30, 12:00. ‘Boom clap, magia gara!’, D’Albeniz
· Abuztuak 6, 19:30. ‘Crusoe’, Markeliñe
· Abuztuak 20, 19:30. ‘Aukerak’, The Funes Troup
#BilbaoUda2020
Bilboko Udalak antolatutako programa horrek 150 kultur ekintzatik gora eskaintzen ditu eta uda guztian zehar izango da hirian. #BilbaoAurrera Udal Planaren barruan bildu dituzte proposamen horiek guztiak, COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak murriztea helburu.
Osasun-segurtasuna bermatzea
Osasun-agintariek ezarritako jarraibideei jaramon egitea ezinbestekoa izango da jarduera guztietan ahalik eta segurtasunik handiena bermatzeko. Horren harira, programa formatu txikiko proposamenez osatuta dago, aforo mugatuarekin eta publikoa eserita dagoela. Halaber, maskararen erabilera ere ezinbestekoa izango da #BilbaoUda2020 programako ikuskizun guztietan.