Itxi

104 urte zituela

Olivia de Havilland zendu da, Hollywood klasikoaren mito erraldoia

Agentzia | Erredakzioa

Leer en Castellano

‘Haizeak eraman zuena’ film arrakastatsuan parte hartu zuen, eta bi Oscar eskuratu zituen. Havilland bere etxean hil da, Parisen. 60 urte baino gehiago bizi izan ditu bertan.

Olivia de Havilland aktorea. Argazkia: EFE

Olivia de Havilland aktorea zendu da 194 urte zituela, haren publizistak The Hollywood Reporter-i jakinarazi dionez. Hollywood klasikoaren garai distiratsuenaren azken mitoetako bat zen. 'Haizeak eraman zuena' film arrakastatsuan parte hartu zuen, eta bi Oscar eskuratu zituen.

Havilland bere etxean hil egin da, Parisen. 60 urte baino gehiago bizi izan ditu Frantziako hiriburuan.

'La vida intima de Julia Norris' eta 'La heredera' pelikulengatik aktore nagusiaren bi Oscar irabazi zituen.

New Yorkeko Zinema Kritikari Zirkuluak bi sari eman zizkion, National Board of Review-k aktore onenaren saria eta Veneziako Jaialdiak Copa Volpi.

Zinemagintzari egindako ekarpenagatik, Hollywoodeko Famaren pasealekuan izarra jarri zioten.