Itxi

Kulturguneak

Durangoko Plateruena Kafe Antzokia itxi egingo dute

etb.eus

Leer en Castellano

“Orain arteko kudeaketa ereduaren bideragarritasunari eustea” ezinezkoa dela eta, lokala kudeatzen zuen kooperatibak ustiapen epea ez luzatzea erabaki du.

Gatibu, Plateruenan zuzenean. Argazkia: Gaizka Peñafiel.

Plateruena Kafe Antzokiak amaitutzat eman du hamazortzi urteko bide oparoa. Atzo egindako ezohiko Batzar Nagusian bazkideek udalari alokairuan hartutako lokala kudeatzen zuen kooperatiba desegitea erabaki zuten, eta abenduaren 31n amaitutzat emango dute orain arteko bidea. Durangoko Udalaren esku geldituko dira orduan azpiegitura eta etorkizuneko erabilera.

Azkenaldian covid-19aren ondorioek gaiztotutako egoera ekonomikoak ekarri du erabakia, lokalaren arduradunek ohar batean azaldu dutenez: “Azken urteetan Plateruenak izan dituen zailtasunei COVID19ak ostalaritzari eta kultur arloari eragin dizkien baldintzak gehitu zaizkie, eta horrek ezinezko egin du orain arteko kudeaketa ereduaren bideragarritasunari eustea eta eraikinaren ustiapen-epea luzatzeko aukera”.

Abenduaren 31ra arte, Platerueneko ohiko ostalaritza zerbitzuak itxita egongo dira, eta ikuskizunak daudenean bakarrik zabalduko dute lokala.

Guztira, 2.139 bertso saioa, aurkezpen, kontzertu, eztabaida eta antzezkizun eskaini ditu ia bi hamarkadatan Plateruenak, eredu “herritarra eta profesionala, euskalduna eta kulturanitza, kritikoa eta bizizalea erakutsita.

Bideoak (1)