Itxi

Bilbon

Seriesland websailen jaialdia euskal lanei buruzko jardunaldi batekin hasiko da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Websailen Bilboko Nazioarteko Jaialdiak '¿Puede un perro nórdico hacer agility y yo grabarlo?', 'Pikuak', 'Ixa' eta 'Muak' eskainiko ditu.

"Pikuak" izango da eskainiko dute sailetako bat

Seriesland Bilboko Nazioarteko Websail Jaialdiak seigarren edizioa abiatuko du astelehenean, urriak 19, “Basqueguna” ekimenarekin. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari eskainitako mahai inguruak, topaketa profesionalak eta hainbat lanen proiekzioak prestatu dituzte antolatzaileek hasiera honetarako.

Proiekzioak

Arratsaldeko programan, lehiaketan jardungo diren hainbat telesail eskainiko dituzte, berorietako batzuen sortzaile eta protagonistak bertan direla Ane Lindane aktorearen galderei erantzuteko. Koala Rabioso eta Naty Penadas youtuberrek beren txakurra sail  bateko protagonista bihurtzeko esperientziaz hitz egingo dute (18:00etan, gaztelaniaz).  

Gainera, Maddi Castro zuzendariak eta Ainhoa Artetxe aktoreak “Pikuak” ETBren websailari buruzko hainbat galderari erantzungo diete. Hiru ataletan, Donostian bizi diren eta “porno feminista egiteko abenturari ekiten dioten” hiru emakumeren istorioak kontatzen du lanak (19:00etan, euskaraz).

“Ixa” sakelako telefonoan ikuste aldera formatu bertikalean filmatutako app-saila 20:00etan aurkeztuko dute, euskaraz.

Azkenik, Jokin Etcheverriak “MUAK” Youtubeko seriea aurkeztuko du, umorean eta kultura ezberdintasunetan oinarritutakoa (21:00etan, euskaraz).

Gainera, Bilborocken websailen bi proiekzio egingo dituzte, 18:00etan eta 20:00etan.