Kargatzen...
Itxi

ABENDUAK 7

Durangoko Azokaren 4. egunean ere izango da zer ikusi

EITB.EUS

Durangoko Azoka azken txanpan sartu da, baina 4. egun honetan ere aurkezpenak, kontzertuak eta etxeko txikienentzako emanaldiak izango dira.

2019ko Durangoko Azoka. Artxiboko irudia: EiTB

Badoa aurrera Durangoko Azokaren edizio hau ere. Gaurkoan etxeko txikienek Ene Kantak taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko Euskalduna Jauregian, 12:00etan.

Baina hori ez da izango Euskaldunak hartuko duen emanaldi bakarra; izan ere, 19:00etan, Zes Maysek kontzertua eskainiko du. Bestalde, Sara Zozaya Amurrion arituko da, eta Raitx eta Burrundaria taldeak, berriz, Donostiako DOKAn.

Gainera, disko ugari aurkeztuko dira; besteak beste, ZETAK taldearen Zeinen ederra izango den lana edo Liherren Hemen herensugeak daude, besteak beste.

Antzerki emanaldia ere egongo da ikusgai, 19:00etan, Landako Gunean, baita bestelako elkarrizketa eta mahai-inguruak ere. Uxue Alberdik eta Bernargo Atxagak, bestalde, hitzaldiak emango dituzte Landako Gunean.

Egitarau osoa hemen:

HITZALDIAK (Landako)

13:30-14:30: Uxue Alberdi. Dendaostekoak

13:30-14:30: Fernando Rey eta Adur Larrea. Sherlock Holmesen abenturak eta Odolik gabe

17:30-18:30: Bernardo Atxaga. Kilker bat autopistan

17:30-18:30: Louise Michel + Amaia Lasa. Erbesteko gutunak Victor Hugori

KONTZERTUAK

12:00: Ene Kantak (Bilbo, Euskalduna)

18:00: Joseba Irazoki + Inoren Ero Ni (Bermeo, Kafe Antzokia)

18:00: Raitx + Burrundaria (Donostia, Doka)

19:00: Sara Zozaya (Amurrio, Burubio)

19:00: Zea Mays (Bilbo, Euskalduna)

ANTZERKIA

19:00-20:00: Hitzpilu Ganbila. Irakurketa dramatizatuak (Durango, Landako)

ELKARRIZKETAK (Landako)

16:00 - 17:00: Asier Larrinaga. Euskara kolokialaren eskuliburua

16:00 - 17:00: Karlos Otegi. Euskal literaturaren antologia 2

16:00 - 17:00: Astola, historia eta ikerketa aldizkaria

MAHAI-INGURUA

12:00 - 13:00: Digitalizazio prozesua eta kultur jarduera (Durango, Landako)

AURKEZPENAK (Landako)

10:30 - 11:30: Amona Tomaxaren abenturak

10:30 - 11:30: Familia desberdinak, esku desberdinak

10:30 - 11:30: Zirimiria

 

DISKO AURKEZPENAK (Plateruena)

11:00 - 11:30: Nax Agirre. Musu

12:00 - 12:40: Trikidantz. Bizitzaz gozatu

13:15 - 13:50: Roberto eta Miren Etxebarria. Hamaikatxu kopla…pandero baten konture

14:30 - 15:00 Dena taldea. Ezer sentitzeko

15:30 - 16:10: Etorkizun beltza. Ekaitzen osteko sua

16:45 - 17:20: Hibai. Goxokiak

18:00 - 18:30: Eli eta Manex Pagola. Bertso musikatuak

19:00 - 19:40: Liher. Hemen herensugeak daude

20:15 - 20:50: Zetak. Zeinen ederra izango den