Itxi

Bonuak

Arabako kultura bonua lurraldeko 35 dendatara iritsiko da

eitb.eus

Leer en Castellano

Lau motatako 4.575 bonu jarriko dituzte eskuragarri, kultura ondasun eta zerbitzuetan gastatzeko.   

35 saltokitan egongo dira erabilgarri kultura bonuak

Bihartik, abenduak 17, aurrera Arabako saltegitan erabilgarri egongo dira kultura bonuak, Aldundiak gaur zehaztu duenez.

Lau bonu mota egongo dira eskura. Lehenengoa euskarazko kultura ondasunen kontsumorako izango da, 10 euroko deskontua 20 euroko gutxieneko erosketarekin. Bigarrena, berriz, euskara ez den beste hizkuntza batean egindako kultura ondasunen kontsumorako eta musika tresnen kontsumorako izango da, 10 euroko deskontua 30 euroko gutxieneko erosketarekin.

Hirugarren bonua euskarazko kultura zerbitzuen kontsumorako izango da, 20 euroko deskontua 40 euroko gutxieneko erosketarekin. Azkenik, laugarren bonua edozein hizkuntzatan dauden kultura zerbitzuen kontsumorako izango da, 15 euroko deskontua 40 euroko gutxieneko erosketarekin. 

Erosteko, nahikoa da webgune honetan zerrendatuta egongo diren saltokietako batera joatea, deskontua egiteko.

Liburuak, komikiak eta nobela grafikoa; musika, filmak, dokumentalak eta serieak, edozein grabazio formatutan; musika tresnak; eta kultura produktutzat har daitezkeen gainerako ondasunak erosi ahalko dira, baita arte ederretako eskolak eta ikastaroak, kantua eta musika interpretazioa, dantza, marrazketa, argazkigintza, eskultura eta interpretazioa barne; bisita gidatuak profesionalek eta/edo enpresek egindako ondare multzoetara eta interpretazio zentroetara; zinema emanaldietarako, zuzeneko antzerki eta musika ikuskizunetarako sarrerak; museo eta arte azoka pribatuetarako sarrerak; eta kultura produktutzat har daitezkeen gainerako zerbitzuak.