Itxi

Antzerkia

Arriagak "El viaje a ninguna parte" estreinatuko du, Ramon Bareak zuzenduta

N.V. | EITB Media

Leer en Castellano

Bareak Fernando Fernan Gomezen eleberri eta filmean oinarrituta egin duen bertsioa ostegunean, urtarrilak 14, estreinatuko da, eta beste sei saio gehiago izango dira hilaren 24ra arte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arriaga Antzokiak “El viaje a ninguna parte” lanaren bertsio bat estreinatuko du ostegunean, urtarrilak 14.

Fernando Fernan Gomezen eleberri eta, gero, pelikula hartu, eta Ramon Bareak egokitzapena egin du, Ignacio del Moralek antzerkirako paratu zuen testuan oinarrituta, antzokiko arduradunek “jatorrizkoaren esentziari eta egilearen espirituari eusten dien obra oso zaindu” gisa aurkeztu duten antzezlana eraikitzeko.

“El viaje a ninguna parte” obrak komikoen lanbidea konpainia ibiltari batean aurrera eramateko modu jakin batez hitz egiten du: “Ogibideaz mintzo da, benetan bokaziozkoa denaz. Bizitzaren eta erresistentziaren mikromundu txikia den horretaz”.

Ramón Barea, zuzendari ez ezik, antzezleetako bat ere bada, eta Don Arturorena egiten du, “El viaje a ninguna parte”n antzezten diren komikoen konpainiako lehen aktore eta zuzendari izandakoarena. Fikzioan bere semea dena, Don Carlos Galván, Patxo Telleriak interpretatuko du, eta biloba (Carlitos Galván) Mikel Losadak.

Bideoak (1)