Itxi

Urteurrena ospatzeko lehiaketa

Txirri, Mirri eta Txiribiton: 40 urte txikienei barrea eragiten

Erredakzioa

2012an, 40 urte beteko dituzte Euskal Herriko pailazorik beteranoenek. Urteurrena ospatzeko, bideo lehiaketa bat jarri dute martxan. Bost Nintendo Wii eta 3.000 euroko sari bat banatuko dituzte.

Txirri, Mirri eta Txiribiton: 40 urte txikienei barrea eragiten. Argazkia: EITB

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek urteak daramatzate Euskal Herriko haurrei barrea eragiten. Zehazki, 40 urte beteko dituzte 2012an.

Urteurrena ospatzeko, bideo lehiaketa berezi bat jarri dute martxan, hiru pailazoen bost abesti ezagunenak oinarri hartuta.

Hilabetero kantuetako bat izango da lehiaketaren ardatza, eta etxeko txikienek abestiaren bideoklipa grabatu eta pailazoen webgunera bidali beharko dute. Bideo ganberro, dibertigarri eta barregarriak nahi dituzte Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek.

Bost Nintendo Wii banatuko dituzte hilabeteko bost irabazleen artean, eta lehiaketako bideoklip onenak 3.000 euro jasoko ditu.