Itxi

Antzerkia

Arriaga antzokiak "Konpromisoa" komedia aurkeztuko du

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek Philippe Claudelen lanaren euskarazko egokitzapena taularatuko dute.

Joseba Apaolaza, Zuhaitz Gurrutxaga eta Ramon Agirre. Argazkia: Anaritz Rubio Aprea.

Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek “Konpromisoa” komedia oholtzaratuko dute ostegunean, otsailak 4. Bilbon, Arriaga antzokian, Philippe Claudel frantses idazlearen lanaren euskarazko egokitzapena.

Martin Agirre arduratu da testua egokitzeaz, eta Begoña Bilbao Lejarzegi da zuzendaria, Arriagak ohar batean azaldu duenez.

Eszenografiaren arduraduna Asier Sancho Senosiain da, eta musika Haritz Leteren lana izan da. Hiru aktoreek “une komikoak eta emozio karga handikoak tartekatuko dituzte”.

“Konpromisoa”n, bi lagun ikusiko ditugu, aspaldiko bi lagun, Arriagatik aletu dutenez. Horietako batek arazo ekonomikoak ditu eta bere apartamentua saldu beharra du, bai ala bai. Pisua erosi nahi duen batekin tratua egiteko geratu da, eta lagunari etortzeko eskatu dio.

Eroslearen zain daude. Eroslea da edo engainatuko duten inuzentea?  Itxaroten ari direla, denak normala dirudi, baina bat-batean lagunak liskarrean hasten dira eta aspalditik gordeta zituzten gaitzespenak aterako dira. Erosleak amore ematen ez duten bi lagunen arteko kontu garbiketa ikusten du. Zein izango da bere egitekoa?