Itxi

Jardunaldiak

Mexiko sukaldaritzaren eguna, San Sebastian Gastronomikan

Erredakzioa

Kursaaleko audiotorioa Mexikoko kolore, usain eta osagai tradizionalez bete da astearte honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Asteazkenera arte, nazioarteko sukaldaritzaten topaleku izango da Donostia. San Sebastian Gastronomika jardunaldietan hirugarren eguna bizi dute gaur, eta Mexikoko sukaldaritza da protagonista bertan. Herrialde horrretako txef handien eskutik, Mexikoko kolore, usain eta osagai tradizionalez bete da Kursaaleko audiotorioa.

San Sebastian Gastronomika profesionalentzeko kongresu bat da lehenik eta behin, eta profesional horientzat eguneroko jardunean interesgarriak diren gaiak jorratu nahi dituzte. Goizean goizetik, Ramon Freixa sukaldari ezagunak jatetxe-jabe talde bati zuzendutako hitzaldia eskaini du, “ongi etorriko snack harrigarriek” nola izan behar duten azaltzeko. Beste solasaldi batean berriz, gastronomo eta sukaldariak edozein jatetxetan zerbitzuak duen garrantziaz aritu dira.

Bideoak (1)