Azken txanpa
Peruko sukaldaritzak itxi du San Sebastian Gastronomika
Erredakzioa
Azken eguna izan du Donostiako sukaldaritza kongresuak, eta bi izan dira bertan gai nagusiak: Peru eta parrilak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ateak itxi ditu San Sebastian Gastronomika sukaldaritza kongresuak. Igandean abiatu zutenetik, 800 profesional bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan. Guztira 58 Michelin izardun bildu ditu kongresuak Donostian.
Asteazken honetan, bi izan dira gai nagusiak bertan: Peruko sukaldaritza eta parrilaren ingurukoak.
Fusioa da Peruko sukaldaritza berria definitzeko hitzik egokiena. Izan ere, bertatik igaro diren kultura guztien bategitea da herrialde horretako gastronomia. Adibide gisa, Mitsuharu Sumura Limako Maido jatetxeko sukaldaria izan da goizean San Sebastian Gastronomikan. Nikkei sukaldaritza lantzen du berak, ukitu japoniarrekin egindako sukaldaritza perutarra.
Eguneko beste protagonista parrilaren mundua izan da. Hizlarien artean, Jose Migel Zendoia eta Bittor Arginzoniz izan dira, teknika honetan maisu diren euskal sukaldariak.
Bukaera ezin hobea izan du kongresuak: Heston Blumental britainiarrak eta Singapurreko Ignatius Chanek beren azken asmakizunak aurkeztu dituzte.
Ateak itxi ditu San Sebastian Gastronomika sukaldaritza kongresuak. Igandean abiatu zutenetik, 800 profesional bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan. Guztira 58 Michelin izardun bildu ditu kongresuak Donostian.Asteazken honetan, bi izan dira gai nagusiak bertan: Peruko sukaldaritza eta parrilaren ingurukoak.Fusioa da Peruko sukaldaritza berria definitzeko hitzik egokiena. Izan ere, bertatik igaro diren kultura guztien bategitea da herrialde horretako gastronomia. Adibide gisa, Mitsuharu Sumura Limako Maido jatetxeko sukaldaria izan da goizean San Sebastian Gastronomikan. Nikkei sukaldaritza lantzen du berak, ukitu japoniarrekin egindako sukaldaritza perutarra.Eguneko beste protagonista parrilaren mundua izan da. Hizlarien artean, Jose Migel Zendoia eta Bittor Arginzoniz izan dira, teknika honetan maisu diren euskal sukaldariak.Bukaera ezin hobea izan du kongresuak: Heston Blumental britainiarrak eta Singapurreko Ignatius Chanek beren azken asmakizunak aurkeztu dituzte.