Bartzelonan
Bilboko Nerua jatetxeak Michelin izar bat eskuratu du, estreinakoz
Erredakzioa
Eltziegoko Marques de Riscal jatetxeak ere estreinakoa lortu du. Arzak, Berasategi eta Subijana sukaldarien jatetxeek zeuzkaten hiru izarrak mantendu dituzte, eta, Gasteizko Ikeak bat galdu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Guggenheim Bilbao museoko Nerua eta Eltziegoko Marques de Riscal jatetxeek Michelin izar bat lortu dute, estreinakoz.
Ostegun honetan eman dute jakitera, Bartzelonan, 2012ko Michelin gidako izarren berri, eta Arzak, Berasategi eta Subijana handiek ez dute posturik galdu bertan. Hiru sukaldari ezagunen jatetxeek zeuzkaten hiru izarrak mantendu dituzte. Gasteizko Ikea jatetxeak, ordea, izar bat galdu du.
Mugaritzeko Andoni Luis Adurizek ez du hirugarrena lortu, eta Eneko Atxaren Azurmendi (Larrabetzu) ere birekin geratu da. Izar bakarra mantendu dute Bilboko Zortzikok eta Etxanobek.
Ferrán Adriá sukaldariaren el Bullyk zeuzkan hiru izarrak galdu ditu (joan den udatik itxita dago, fundazio bihurtzeko bidean), eta eta Santi Santamaria zenaren Can Fabes jatetxeak, berriz, bi izango ditu aurrerantzean.
2012ko gidan, hiru izarreko bost jatetxe, bi izarreko hamabi, eta izar bakarreko ehun bat aurkituko ditugu.