Itxi

Larunbat honetan

Abenduaren 3a: Euskararen egun handia

Erredakzioa

Musika eta hainbat jarduera izango dira programa zabal batekin. EITB-k ere bat egingo du Euskararen Egunarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatuko dute. 1949an Eusko Ikaskuntzak martxan jarritako ekimena da, euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko. Hiriburuetan programa zabala antolatu dute, ospakizunarekin bat egiteko.

Donostian, 'Euskara iruditan' izeneko mosaiko bat egingo dute. Bertan, hizkuntzarekin zerikusia duten hainbat argazki izango dira ikusgai, euskarazko argitalpen zaharretatik hasi eta gaur egunekoraino, euskarazko errotuluak, etab. Gainera, Mintzodromoa ekitaldi ezaguna egingo dute, Boulevardean jarriko duten karpa batean, azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean.

Gasteizen, Xabier Leteri omenaldia egin diote ostiral honetan; eta, larunbatean, Euskararen Nazioarteko Eguna, kontzertu erraldoi bat izango da Mendizorrotzan. GasteHitz! jaialdian Lain, Kerobia, EH Sukarra, Txapelpunk eta Gatibu izango dira, besteak beste.

Bilbon, azken urteotan bezala, Banden Lehia lehiaketa izango da. Euskaraz abesten duten hainbat taldek parte hartuko dute.

Euskal Herriko hizkuntz politika, eredu

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik, berarentzat abenduaren 3a ez ezik, egun guztiak direla euskararenak aldarrikatu ostean: “Euskararen nazioartekotasunaren nahiz hizkuntzaren beraren defentsa egiteko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hainbat egitasmo antolatzen lagundu die hainbat entitate edo elkarteri”.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)