Kargatzen...
Itxi

Erakusketa

Margaret Watkins argazkilariaren lana, Kutxa Kultur Artegunean

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Watkinsen 150 argazki eta dokumentu pertsonal bildu dituzte “Black Light” erakusketan, Tabakalerako aretoan.

Margaret Watkins. Portrait Study (Verna Skelton), 1923 ©Joe Mulholland Collection, Glasgow

Margaret Watkins (Kanada, 1884 - Eskozia, 1969) aitzindaria izan zen, eta bere ibilbide profesionala modu guztiz independentean eraman zuen; beste emakume batzuentzako bidea marraztu zuen, bere urratsei jarraitzeko aukera izan zezaten, Anna Morin Dichroma Photography konpainiako kideak, “Black Light” erakusketaren komisarioak, azaldu duenez.

Watkinsek garrantzi handia izan zuen, adituaren hitzetan, idazkera fotografikoaren ezaugarri berezien inplementazioan, “mundua beste modu batera ikusteko aukera ematen duen benetako adierazpen tresna” bihurtu baitzen harentzat argazkilaritza

Atzera begirako erakusketak bost atal ditu: hastapenetakoa, erretratuak, New Yorken egindako aldiari (1915-1928) dagokiona, Europan egindako egonaldikoa eta, azkenik, fotomuntaketak.

Martxoaren 5etik maiatzaren 30era egongo da ikusgai erakusketa, asteartetik igandera 12:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da.

©Joe Mulholland Collection, Glasgow