Durangoko Azoka
Sarrionandia eta Berri Txarrak, Durangoko kuttunenak
Erredakzioa
'Moroak gara behelaino artean?' liburua eta 'Haria' diskoa dira oraingoz bisitariak gehien bilatzen dituztenak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Durangoko Azokaren 46. edizioa azken txanpan sartu da eta dagoeneko badakigu zeintzuk diren bisitarien lan kuttunenak. Berri Txarraken 'Haria' diskoa eta Joseba Sarrionandiaren 'Moroak gara behelaino artean?' liburua dira oraingoz bisitariek gehien erosi dituztenak. Bere standetan agortu ostean hauen arduradunek ale gehiago ekarri behar izan dituzte.
Juan Luis Landak idatzi eta Nafarroako Erresumaren azken urteak biltzen dituen '1512' liburu historikoa ere oso ondo saltzen ari da.
Gainera, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen azken lanak ('Zazpikoloroa' CDa eta 'Ongi etorri Pupu eta Lore' DVDa) ere oso ondo saltzen ari dira:.