Erakusketa
Kontzientzia sortzen duten argazkilariei gorazarre, Donostian
N. V. | EITB Media
Okendo Kultur Etxeak gatazka belikoetan, hondamendi naturaletan edo erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei eskainitako erakusketa paratu du.
Okendo Kultur Etxeak “Kontzientzia sortzaileak. Konpromisoa duten 40 argazkilari” erakusketa eskainiko du gaurtik, maiatzak 7, uztailaren 17ra. Erakusketak aitortza egin nahi die gatazka belikoetan, hondamendi naturaletan edo erregimen autarkikoetan bizia arriskatzen duten argazkilaritzako profesionalei.
Bilduma 40 fotokazetariren lanekin osatu da: Carlos Spottorno, José Cendón, Gervasio Sánchez, Kim Manresa, Sergi Cámara, Sandra Balcells, Javier Corso, Manu Brabo, Samuel Aranda, Bernat Armangué eta Lurdes R. Basolí. Gainera, erakusketako lanetako batzuk euskal herritarrak dira, hala nola Andoni Lubaki gipuzkoarrarenak, Clemente Bernard eta Daniel Ochoa de Olza iruindarrenak eta Fernando Moleres eta Ricky Dávila bilbotarrenak.
Erakusketan ikusgai egongo diren argazkiek Siria, Kolonbia, Venezuela, Irak, Egipto eta beste leku batzuetako errealitate gordinak ekartzen dituzte argitara, baita gertuagoko egoerak ere.
Fernando Moleresen argazkia