Aurkezpena
Azken 30 urteotako Gipuzkoako arkeologia, zazpi liburutan
Historiaurretik hasi eta XIX. eta XX. mendeetako arkeologia industrialean egin diren aurkikuntzak bildu dituzte, modu dibulgatibo batean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Azken 30 urteetan Gipuzkoan egin diren ikerketa arkeologiko guztiak bilduma batean jaso dituzte lehenbizikoz. Zazpi liburu dira guztira, eta Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztu dute.
Hamahiru aditu izan dira Historiaurretik hasi eta XIX. eta XX. mendeetako arkeologia industrialean egin diren aurkikuntzak, modu dibulgatibo batean bildu dituztenak. 1981eko Karta Arkeologikoarekin alderatuta lan haundia da: harek 300 orri zituen eta Erromatar garaiarekin amaitzen zen.
Azken ikerketa lanen kopuruari begiratuta 2011ean Foru Aldundiak 40 jarduera arkeologiko egiteko laguntza eman zuen, eta horietatik 10 bat indusketa egin ziren. 2012an ikusteko dago oraindik baina Aldundiak ikerketa lanak laguntzen jarraituko du.
Halere, zenbat arkeologoren esanetan 30 urte hauetan laguntzak murriztuz joan dira.
Dena den, guztiak pozik agertu dira liburuki hauek Arkeologia bilduma berritzen dutelako, etorkizuneko ikerketen oinarriak jarriz. Liburuak erosi nahi dituenarentzako, liburu bakoitzaren salneurria 20 eurokoa da baina bilduma osoa hartzera 80 euro ordaindu beharko dira.