Itxi

#Udakalean

Bilboko Udalak antzerki, musika eta kirol programazioa eskainiko du udan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Musika, arte eszenikoak eta kirola uztartzen dituzten 200 hitzordu proposatu ditu Udalak uztail, abuztu eta irailerako, gehienak doakoak eta aire zabalean.  

#Udakalean ekimenak denetariko planak eskainiko ditu hiru hilean

Bilboko Udalak #Udakalean aurkeztu du gaur, uztailean, abuztuan eta irailean kale-antzerkia, kontzertuak, zuzeneko arteak, magia, clowna, herri kirolak eta bisita gidatuak eskainiko duen ekimen programa.

Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak aurkezpenean azaldu dutenez, herritarrei jarduerak eskaintzea eta ondo pasatzea zein kultura sektorea bultzatzea dira programa honen helburuak.

#Udakaleanek 200 proposamen baino gehiago eskainiko ditu: arte eszenikoak eta kalekoak (Zanguango Teatro, Deabru Beltzak, Trapu zaharra, Malas Compañías, Eva Guerrero, Rojo Telón, "Bilbao Magazine" ikuskizuna, bakarrizketak…), musika (Haizea Martiartu Quartet, 5 bilbaínos, Asier Bilbao, Golden Apple Quartet, Kartzarot, Urtz, El Mentón de Fogarty, Zazkel, Udal Banda…), ume eta familientzako ikuskizunak, erraldoi eta buruhandiak, euskal dantzak, herri kirolak, estropadak, udako liburutegiak, kanoa ibilbide gidatuak Itsasadarrean…  

Hitzordu gehienak doakoak izango dira, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira jarduera bakoitza hasi baino 48 ordu lehenagotik esteka honetan.

Pertsona bakoitzak bi gonbidapen bakarrik erreserbatu ahalko ditu, eta gonbidapenok inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman ahal izango dira. Erreserbak jarduera bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago arte balioko du.

Albisteak (1)