Itxi

BCDD

Eusko Jaurlaritzak programa bat sortu du kultura eta sormen industrian ari direnentzat

N.V. | EITB Media

Leer en Castellano

Kultur eta sormen industriei lotutako enpresen kudeaketa profesionalizatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu BDCC plataforma berriak.

BDCC plataformaren aurkezpen ekitaldia, Bilbon

Eusko Jaurlaritzak Basque District of Culture and Creativity (BDCC) Euskadiko Kultura eta Sormen Barrutia aurkeztu dute ostegun honetan, Bilbon, kultur industrien balio estrategikoa sustatzeko plataforma bat.

Kultur eta sormen industriei (KSI) lotutako enpresen kudeaketa profesionalizatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu BDCCk, gaurko aurkezpenean esan dutenez.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Bilboko ekitaldian esan duenez, kultur eta sormen industriak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta langile independenteen %9,9 dira, eta 45.365 pertsonak dihardute berorietan lanean; enpleguaren %5,31 sortzen dute, beraz

Basque Disctrict of  Culture and Creativityren helburua izango da "enpresetan jada identifikatutako erronkei erantzuna ematea, hala nola ekintzailetza sustatzeko beharra, negozio planak hobetzea eta haien enpresa dimentsioa egokitzea, jabetza intelektualaren babesa erraztea, nazioartekotzen eta merkatu berrietara sartzen laguntzea, trantsizio digitala arintzea, talentua erakartzea,atxikitzea eta hari prestakuntza ematea, edo jarduera babesteko laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa areagotzea", azaldu du Zupiriak.

"Bidaidea izango da, sektoreko industria eta profesionalak gaitu, garatu eta laguntzeko, indartzeko eta lehiakortasuna eta nazioartekotzea hobetzeko".

BDCC plataformak informazio eta orientazio zerbitzuak eskainiko ditu, hainbat profesional talderen bidez, eta jarduerak garatuko ditu "industria hauek dituzten erronka komunei erantzuteko eta enpresa eta profesionalei ikusgaitasuna emateko".

Albisteak (1)