Itxi

Jaialdia

'Olatu Talka', erdigunetik auzoetara

Jaialdiaren hirugarren edizioak Gipuzkoako herritar guztiei dei egin diete euren kultur proposamen ez profesionalak aurkeztu ditzatzen otsailaren 29a baino lehen.

'Olatu Talka 2012' jaialdiaren aurkezpena. Argazkia: EITB

Donostian gaur aurkeztu dira Olatu Talkaren hirugarren edizioko nondik norakoak.

Antolatzaileek esan dutenez aurtengo edizioa maiatzaren 11tik 13ra egingo da, hain zuzen ere Donostia 2016ko kultur hiriburu ofizialki izendatzen duten une berean.

Aurtengo Olatu Talkaren berrikuntza Donostiako hirigunetik harago iristea da, inguruko auzo eta herrietara zabaltzea alegia. Horretarako Gipuzkoako herritar guztiei dei egin diete euren kultur proposamen ez profesionalak aurkeztu ditzatzen otsailaren 29a baino lehen, pantailan jarri dizkizuegun helbide hauetan.