Administrazio Kontseilua
Tabakalera eta Donostia 2016 proiektuak banan-banan gauzatuko dituzte
Erredakzioa
Bi proiektuak batzeko Jaurlaritzak egindako proposamena albo batera utzi dute. Tabakaleraren kudeatzailea eta zuzendaria aukeratzeko prozesua abiatzea eta 375.000 euroko ekarpena egitea adostu dute.
Donostia 2016k, ezinbestean garamatza Tabakaleraren proiektura, asteazken honetan egin duten bilerako gai nagusitako bat bi proiektuek olatu bakarra osatzeko proposamena zelako, berriz ere. Tabakaleraren Administrazio Kontseiluak lau orduko batzarra egin du, baina ez dute adostasunik lortu Tabakalerak eta Donostia 2016k bat egiteko. Eusko Jaurlaritzaren proposamena zen bi kultur ekimenak zuzendaritza bakar baten pean batzea, baina, azkenean, banan-banan gauzatuko dituzte.
Donostiako Udalak nahiago izan du lehendabizi Tabakalerak hutsik dituen zuzendari eta kudeatzaile postuak betetzea, eta ondoren proiektuaren xehetasunetan sartzea. Beraz, bileran Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Zuzendaritza Kulturala eta Gerentzia postuak beteko dituzten
pertsonen hautaketa prozesua martxan jartzea adostu du, lehiaketa publiko bidez.
Bestalde, 2012 urteari dagokion gastu arruntaren aurrekontua ere onartu dute bertan. Erakunde bakoitzaren ekarpena 375.000 eurotakoa izango da aurten.