Sinposioa
Euskal kultura eta gatazkaren arteko erlazioa Alemanian aztertuko dute
'Euskal kultura eta gatazka politikoa' izenburupean, bakean oinarritutako gizarte bat erakitzea du helburu.
Astelehenetik aurrera "Euskal kultura eta gatazka politikoa - Konstantzako euskal sinposioa" lemaniako Konstanz Unibertsitatean egingo da. Sinposioa Etxepare Institutuak eta Konstanz Unibertsitateak antolatu dute, eta Konstanzako irakurletzaren lehen ekintza izango da.
Iragana ahaztu gabe, bakean oinarritutako gizarte bat erakitzea du helburu biltzarrak. Bertan, idazle zein unibertsitate ezberdinetako adituak bilduko dira gaiaren inguruko alderdi ezberdinak jorratzeko, besteak beste, indarkeriaren lehena eta oraina, hizkuntza, soziolinguistika, literatura edota komunikabideak.
Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendariak eta sinposioan parte hartuko duen Arantxa Urretabizkaia idazleak parte hartu dute.