Moda
Ana Olazabal, Espainiako disenatzaile gazte onena
Erredakzioa
Donostiarra adostasun osoz hautatu zuen moda munduko 17 adituk osatutako epaimahaiak. Urrutibeazcoaren Release kolekzioak puntuazio altuena jaso zuen.
Ana Olazabal donostiarrak irabazi du Espainiako Disenatzaile Gazteen saria, Espainiako Disenatzaile Berrien eta Gazteen Elkarteak (ANDE) antolatutakoa. Sariari esker, Urrutibeazcoa Parisera joango da Pret a Porter Saloiko hurrengo edizioan bere lana aurkezteko.
Irabazlea adostasun osoz hautatu zuen moda munduko 17 adituk osatutako epaimahaiak. Urrutibeacoaren Release kolekzioak puntuazio altuena jaso zuen.
Sari banaketa Madrilen izan zen, Flagship Store Telefónica aretoan, eta ekitaldian modaren munduko aurpegirik ezagunetarikoak bildu ziren. Sari banaketan Jesus del Pozo zenari omenaldia egin zioten.