Saioa
Antzerkia protagonista, aste honetan EITB Kultura 60 saioan
Patxo Telleria eta Mikel Martinez izango ditugu solaskide eta baita Marie de Jongh antzerki taldeko Jokin Oregi ere.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aste honetan EITB Kultura 60 saioak antzerkirako sarrera bat eskeintzen dizue, eskarmentu asko dituzten hiru euskal antzerkigileekin solas egitea gonbidatzen zaituztegulako. Hitza da Mikel martinez eta Patxo Telleriak egiten duten antzerkiaren giltzarria, bai behintzat elkarrekin osatzen duten "Bikoteatroa - Ez dok hiru " egitasmoan, estreinatu berri dute" Euskarazetamol " ikuskizuna eta oraindik orain asko eta askok gogoratuko dute "Euskara sencilloaren Manifestua" edo B. Atxagaren testuetan oinarritutako "Ostrukari buruzuko lezio berria" edo P Suskinden testu ezagun batetik ekoitzitako "Kontrabaxua" .
Mikel eta Patxorekin batera Marie de Jongh antzerki taldeko kide eta idazlea den Jokin Oregi gonbidatu dugu berarekin tartean Antzerki Ekoitzetxea eta banatzailea sortu baitute , hauetxek gure aste hnetako karteldegiko izen nagusiak.