Itxi

Antzerkia

Arriaga Antzokiak Shakespearen tragedia historikoei buruzko ikuskizuna ekoitziko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Obra Calixto Bieitok zuzenduko du eta 2022ko otsailean estreinatuko dute. Bernardo Atxagak egokitu ditu euskarazko bertsioaren testuak.

Bilboko Arriaga Antzokia. Argazkia: Arriaga Antzokia

Bilboko Arriaga Antzokiak William Shakespearen tragedia historikoei buruzko ikuskizuna ekoitziko du eta 2022ko otsailean estreinatuko dute. Obra Calixto Bietiok zuzenduko du eta euskarazko bertsioaren testuak Bernardo Atxagak egokitu ditu.

Denboraldi berrirako espektakulu nagusiak aurkezteko agerraldia egin dute gaur Calixto Bieito zuzendariak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea.

Aipatu obraren izenburua Erresuma/Kingdom/Reino da, eta euskaraz (2022ko otsailaren 10etik 13ra) zein gaztelaniaz (otsailaren 17tik 27ra) estreinatuko da.

Ikuskizun horren erreferentziak Rikardo II.aren, Henrike IV.aren, Henrike V.aren, Henrike VI.aren eta Rikardo III.aren drama historikoak dira, eta euskarazko bertsioan interes erantsiko elementuak ditu, Bernardo Atxaga arduratu baita duela urte asko Larrakoetxeak egin zuen euskarazko itzulpenaren egokitzapen poetikoaz, hainbat arrazoirengatik erabat estalita egon ondoren.

Ikuskizun honetan, besteak beste, ondoko aktoreek hartuko dute parte: Josep María Pou, Joseba Apaolaza, Lucia Astigarraga, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga, Lander Otaola eta Eneko Sagardoy.