Telebista
Hirietako zentro kultural berriak aztertuko dituzte EITB Kultura 60n
AlhóndigaBilbaoko, Koldo Mitxelenako eta Andoaingo Martin Ugalde parkeko zuzendariekin hitz egingo dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aste honetan EITB Kultura 60 saioa Marian Egaña Bilboko Alhóndigako zuzendariaren erretiroa dela eta gure herriko bi kultur zentroetako arduradunekin solas egitera joan da,halaxe egin dugu Francis Lopez Landache eta Marian Egañarekin, eta hauen ikusmira osatzeko jo dugu Andoainera, bertan kultura, euskara eta industria uztartzeko propio sortu duten kultur parkearen eredua ezagutzera, han Joan Mari Larrarterekin bat egin dugu, kultura aisialdia ondarea eta industriaz hitz egiteko.
ETB3n, ostegunetan 23:30ean eta ETB1n, igande gauean.