Itxi

Moda lehiaketa

Nazioarteko 200 diseinatzaile gazte, Art and Fashion ekimenean, Bilbon

Euskal Herriko 44 proposamen aurkeztuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Art and Fashion moda lehiaketa Bilbon antolatzen den hirugarren urtea da. Ekimenean, 200 diseinatzaile gaztek hartu dute parte eta 30 proposamen onenak aukeratu beharko dituzte epaimahaikoek. Aurkeztu diren proposamen guztietatik 44 Euskal Herrikoak dira.

Javier de Juana, Ion Fiz eta Alicia Rueda, beti jantziekin lotuta egon diren hiru pertsona, epaimahaian egongo dira oraingoan. Artea eta moda uztartzea eskatzen zaie diseinatzaileei, oinetakoetan, osagarrietan eta soinekoetan. Fantasia eta ilusioa daude arropa guztietan, eta teknika dotorea ere askotan.

Ekimen hau tranpolina da gazteentzat eta aspalditik dihardutenentzat, aldiz, inspirazio iturria. Ion Fizen ustez, japoniar mutil batek eginiko soineko beltza izan da berritzaileena.

Bideoak (1)