Onarpena
Gesaltza Añana, Unescoren Gizateriaren Ondare izatea nahi dute
2014ko udara arte ez dugu jakingo hautatua izan den ala ez. Blanca Urgell eta Javier de Andres Arabako diputatu nagusia pozik agertu dira.
Arabako Gesaltza Añanako harana 2014an Unescoren Gizateriaren Ondare izatea nahi dute, paisaia kultura sailean. Horrela jakinarazi du Kultura ministerioak.
Blanca Urgell Kultura sailburua eta Javier de Andres Arabako diputatu nagusia pozik agertu dira Kultura ministerioaren Ondare Mundialeko Batzordeak egindako bileraren ostean. Autonomia erkidego guztiak daude bertan eta Gesaltza Añana aukeratu dute, besteak beste.
Gesaltza Añanaren "paisaiaren berebiziko edertasuna" goraipatu dute eta "Unescok mundu mailako ondare bezala onartzeko eskatzen duen benetakotasuna, zintzotasuna eta balio unibertsala" duela gaineratu dute. Haranaren berezko arkitektura goraipatu dute batzordeko kideek; Bertako usadioek, lanabesek, teknikek eta jaiek gatzaren esplotazioarekin dute zerikusia.
Arabako Gesaltza Añanako harana 2014an Unescoren Gizateriaren Ondare izatea nahi dute, paisaia kultura sailean. Horrela jakinarazi du Kultura ministerioak. Blanca Urgell Kultura sailburua eta Javier de Andres Arabako diputatu nagusia pozik agertu dira Kultura ministerioaren Ondare Mundialeko Batzordeak egindako bileraren ostean. Autonomia erkidego guztiak daude bertan eta Gesaltza Añana aukeratu dute, besteak beste. Gesaltza Añanaren "paisaiaren berebiziko edertasuna" goraipatu dute eta "Unescok mundu mailako ondare bezala onartzeko eskatzen duen benetakotasuna, zintzotasuna eta balio unibertsala" duela gaineratu dute. Haranaren berezko arkitektura goraipatu dute batzordeko kideek; Bertako usadioek, lanabesek, teknikek eta jaiek gatzaren esplotazioarekin dute zerikusia.