Kanpaina
Donostia 2016ko erronka hasteko 'abiapuntua'
Abiapuntuak.eu webgunea jarri dute martxan, jendearen partehartzea sustatzeko. Herritarrek sare sozialen bidez hartu ahal izango dute parte, eta baita egingo diren tailerretan ere.
Oraindik izendapen ofiziala falta bazaio ere, maiatzetik aurrera hautagai izateari utzi eta 2016ko Europako Kultur Hiriburu izango da.
Horren harira, 2016ko bulegoak "proiektuaren aireratzea" aurkeztu du. "Abiapuntuak" kanpaina martxan da.
Herritarrek sare sozialen bidez hartu ahal izango dute parte eta baita egingo diren tailerretan ere. Bertatik ateratzen diren irudi eta mezuekin jantziko dute Donostia maiatzetik aurrera.
Izendapen ofizialaren inguruan gertakari asko elkartuko dira, maiatzaren 9an Europaren eguna izango da, 10ean edo 11n izendapena iritsiko da eta maiatzaren 11, 12 eta 13an Olatu Talka jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da, gainera aurrerantzean proiektua kudeatuko duen, Donostia 2016 fundazioa, egitura juridiko berria ordurako prest izango da.
Bi modutara parte har daiteke: San Telmo Museoko Laborategian martxoaren 27, 28, 29 eta 30ean egingo diren tailerretan banderolen alderdi grafikoa landuz, horretarako izena orain eman beharra dago eta aurkeztutakoen artean 100 lagun hautatuko dituzte. Baina sare sozialen bidez ere parte har daiteke, hemen sloganak landuko dira. abiapuntuak.eu webgunean aurkituko dituzue baterako eta besterako xehetasunak.