Ekitaldia
Euskarari gorazarre, Madrilen
Euskarari Espainiako erakundeetan inoiz egin dioten lehen omenaldia da. Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendariak elkarlanerako deia egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskarak omenaldia jaso du Madrilen, Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademian. Jose Ignacio Wert, Kultura ministroa, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria izan dira ekitaldian, besteak beste. Euskarari Espainiako erakundeetan inoiz egin dioten lehen omenaldia da.
Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademian omenaldia egin diote gure hizkuntzari, inoiz aurrekaririk izan ez duen ekitaldi batean.
Erakunde eta alderdietako ordezkaritza zabala bildu du Madrilgo ekitaldiak. Hegazkin arazoak tarteko, Blanca Urgell Kultura sailburuak ez du parte hartzerik izan, baina Aizpea Goenaga Etxepare Institutuaren zuzendariak elkarlanerako deia egin du haren izenean.
Euskaltzainburuak adierazi duenez, gaur Madrilera ez dira euskararen antzinatasuna aldarrikatzera bakarrik joan, baizik eta egungo ikuspegia ematera ere. Azken finean, Urrutiaren esanetan, euskaldunen historia da, baina ez bakarrik euskaldunentzat.
Ekitaldian, omenaldia egin diote Henrike Knorr 2008an hildako euskaltzainari. Bertan izan dira haren senitartekoak.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak eta beste hainbat erakundetako ordezkariek hartu dute parte Espainiako Errege Akademiak (RAE) euskarari egin dion omenaldi instituzionalean. "Euskarari gorazarre" Etxepare Euskal Institutuak, Euskaltzaindiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Madrilen antolatutako jardunaldien barnean kokatzen da.