Itxi

Dokumentala

'Mugaritz BSO'ren hurrengo geralekua, Amsterdam

Donostiako Zinemaldian estreinatu eta Berlinalen parte hartu ondoren, munduko jaialdietan bidea egiten jarraitzen du lanak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mugaritz BSO lana Herbeheretako hiriburura (Amsterdam) helduko da, Food Film Festival martxoaren 18ra bitarte bertan egingo den jaialdian parte hartzeko. Donostiako Zinemaldian estreinatu eta Berlinalen parte hartu ondoren, Mugaritz BSO-k munduko jaialdietan bide egiten jarraitzen du.

Kulinarisches Kino sukaldaritza eta zinema uztartzen dituen jaialdian izan zen nazioarteko estreinaldia, Berlinen. Jaialdian, Andoni Luis Aduriz bere janariak dastatzeko saio bat eskaini zuten, taldekideekin batera.

Youth Food Movement Netherlands mugimenduak sortutako ekimena da Food Film Festival. Aldaketa iraunkorra lortzeko pertsonok janariari balio handiagoa eman behar diogula da jaialdiaren ideia nagusia.

Amsterdamen egon ondoren, Mugaritz BSO-k Australiara joko du, apirilaren 16tik 24ra bitartean Melbourneko La Miranda Film Festival jaialdian egoteko.

Mugaritz BSO Andoni Luis Aduriz chefaren eta Felipe Ugarte musikariaren arteko proiektuan gastronomia eta musika uztartu dira. Sorkuntza gastronomikoa, ideien garapena eta musika sorkuntzaren alorrera egindako transformazioa bistaratzea da dokumentalaren ideia nagusia. Juantxo Sardon izan da dokumentaleko produkzio zuzendaria eta ETBren elkarlana du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)