Publizitatea
'El Sol' jaialdia, Bilbon, guztiei irekita
Estreinekoz, nahi duen orok ikusi ahalko ditu nazioartean jasotako iragarkirik onenak. 27. edizioa Guggenheim museoan, Euskalduna Jauregian, Bilbao Arenan eta AlhóndigaBilbaon egingo dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maiatzaren 31etik ekainaren 4ra 'El Sol' publizitate jaialdia egingo dute, lehen aldiz Bilbon. 1.800 publizista etorriko dira eta, estreinekoz, nahi duen orok ikusi ahalko ditu nazioartean jasotako iragarkirik onenak.
Bilbo izango da datozen lau urteotan jaialdiaren hiriburua, Donostian 25 urtez ospatu eta gero. Aurtengo edizioak hiritarren parte hartzea sustatuko du, eta diseinua eta marka arloko publizitateari ere leku egingo dio.
Edizio honetan, 2.500 lan aurkeztu dituzte eta 2.000 inguru lagunek hartuko dute parte. Bilbon egingo dute lehen aldiz eta horretarako bere lekurik onenak prest ditu jaialdiko ekitaldietarako: Guggenheim museoa, Euskalduna Jauregia, Bilbao Arena eta AlhóndigaBilbao.
ekainaren 3an ateak zabalik jardunaldia egingo dute AlhóndigaBilbaon, iragarki lan hoberenez gozatzeko.
Enric Pujades El Sol jaialdiko zuzendariaren esanez, pozik daude hartutako erabakiaz. Jaialdia bera ere handitzen lagunduko duelako, bere hitzetan. Bizkaiko erakundeetatik azpimarratu dutenez, jaialdia bera bultzada ekonomiko handia izango da Bilborentzat, parte hartzaile bakoitzak 300 euroko gastua egiten baitu, batez beste.