Sariak
Bi euskal enpresa, berrikuntza eta diseinuaren gorenean
Sener eta Sellex S.A. enpresek Berrikuntza eta Diseinuaren 2011ko Sari Nazionala jaso dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Sener eta Sellex S.A. euskal enpresek Berrikuntza eta Diseinuaren 2011ko Saria Nazionala jaso dute. Sari horiek Ekonomia Ministerioak ematen ditu, eta Bilboko Alondegian eman dituzte, Sofia erregina bertan zela.
Guztira zazpi sari eman dituzte, bost berrikuntzaren arloan eta gainerako biak diseinuaren atalean, eta, esan bezala, horietako bi aipatutako euskal enpresa horiek jaso dituzte.
Sellex S.A. Gipuzkoako enpresak diseinuan egindako lanagatik jaso du saria. Enrike de Sendagortak sortu zuen Sener enpresa, eta berrikuntza arloan egindako ibilbideagatik eta beste enpresa batzuk suspertzen izan duen eraginagatik saritu dute.
Sarituez gain, hainbat agintari izan dira bertan. Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak, esaterako, bide berriak eraikitzearen, aitzindari izatearen, eta diseinuaren eta berritzearen garrantzia azpimarratu du.
Ekitaldia saridun guztiei familia argazkia eginda eman dute bukatutzat.