70 ekitaldi
Gose taldea eta ekitaldi ugari izango dira Bilbon Aste Santuan
Kontzertua apirilaren 5ean izango da, 21:30ean, Bilboko Plaza Barrian.
Bilboko Udalak 70 proposamen baino gehiago prestatu ditu Aste Santurako, hiriburua ezagutzeko bisita gidatuak eta Ibaigane (Athetic taldearen egoitza) eta arabiar aretoa ikusteko aukera, besteak beste.
Proposamen guztiak Bilborekiko Pasioa liburuxkan datoz bilduta. Kaleszena jaialdia ere ikusgai izango da. Antzerkia; clown, akrobazia eta malabarismo ikuskizunak; musika taldeak kaleetan zehar; eta zuzeneko kontzertuak egongo dira Aste Santuko ekintzen artean.
Apirilaren 5ean, ostegunean, 21:30ean, Bilboko Plaza Barrian, Gose Gipuzkoako taldearen kontzertua egongo da ikusgai. Kaleszena jaialdiko egitarauan, Hotzmuga konpainiak bisita gidatu antzeztuak eskainiko ditu Bilboko Zazpikaleetan zehar.
Erlijioari lotutako egitarauan, 13 prozesio egingo dira, Bilboko ondare artistiko-erlijiosoaren erakusgarri. Horrez gain, argazki erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoan, autobus turistikoak, euskal dantza ikuskizunak, tailerrak eta kontzertuak egongo dira.