KULTURA
Erakusketa batek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ehun urteak errepasatuko ditu
EITB Media
Getxon, Barakaldon, Durangon, Markina-Xemeinen, Bermeon, Balmasedan eta Urduñan egongo da ikusgai.
Erakusketa ibiltari batek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 100 urteko musika jarduera errepasatuko du gaurtik aurrera Arriagan Antzokiaren kanpoaldean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak gaur goizean inauguratu dute 12 paneletan taldearen historiako gertaerarik garrantzitsuenak biltzen dituen esposizioa.
Erakusketa Arriaga Antzokiko Plazan egongo da martxoaren 30era arte. Ondoren, Getxo, Barakaldo, Durango, Markina-Xemein, Bermeo, Balmaseda eta Urduña Bizkaiko udalerrietan egongo da ikusgai.
Gaurko ekitaldiaz gain, kontzertuak, hiriko horma-irudi erraldoi bat eta komiki oroigarri bat aurreikusi dituzte BOSen mendeurrena ospatzeko jardueren artean.